XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lunbagoa, ziatika eta bizkarreko herniak

Bizkarreko minen agerpena era askotakoa baita eta bizkarraz beheiti heda daitezke, izter eta hankarainoko mina sortzen dutelarik.

Lunbagoa bizkarreko beheko zatian kokatzen da; jarrera desegoki eta gehiegizko ahaleginetatik sortzen da. Bizkarreko herniek zialgia eragiten dute, berau min mota bat da: zain ziatikoaren estutasunak eragindakoa izanez, hanketaraino zabaltzen da.

ERREZETA

Xarbota, oregano eta azeri belar infusioa

Ziatikako minak belar infusio honekin arindu daitezke, antinfekzioso, antinflamatorio eta astringentea delako.

PRESTAKETA
- Landarea su geldoan egosi bost minutuz.
- Erreposatzen utzi hamar minutuz.
- Iragazi eta gorde.

oregano apur bat - litro erdi bat ur - azeri belar apur bat - xarbota apur bat

HARTZEKO MODUA

Janaldi nagusiak baino lehenago katilukadatxo epel bat edan. Tratamendua hedatu daiteke, komeni bada, hirurogei egunez.

min puntuak

MASAJEA

Erreflexoterapia oinean

Oin zolako barneko sahetsa (zati konkaboa) bizkar barrenaren ordezkoa da. Bertan daude puntu mingarriak, bizkarreko molestiekin lotuak. Minak arintzeko, puntu horietan masaje suabe bat egin, gero eta presio gehiago eginez. Atzamarrak edo hatz koskoak erabili.